XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Beraz ¿gu asten geranian ez-taukanari ematen, iltzeko gertu dago?.

- Bai, orixe, bai.

- Egin dezake ba testamentua, eta errezatuko diogu Pater noster bat... zerbait uzten ba-digu.

Kentzalle txit ona da
gure giz-arraza,
kendua ematea
ez-ta ain erreza:
beragatik bakoitzak
uste izan beza,
oraindik ere dala
biziko jueza.

Juezak:-¿Berriz ere bai, Pantxo?.

- Bai, Jauna: aspaldian ez-tegula ikusi beori ere ta.

-¿Egia da zazpi duro ostu dituzula Korleten etxean?.

- Ez, Jauna: Esan nion ba azkeneko ikustaldian, daukanari kendu ta ez-taukanari ematea zala gure legia.

- Bai, ta guria berriz besten gauzai geldi geldi uztea.

- Bai, ba, Jauna: eta orduan esan nion, eta gaur ere esaten diot, juezak ez-tutela errurik, baizik legeak, gaizki jarriak daudenian.

Iñork ez luke iduki bear berak, gorde al baño ondasun geiago.

-¿Eta Korletek ala al zeukan?.

- Bai, Jauna: berak gorde balitu, enizkan nik ostuko.

- Ba orain daukanari kentzeko elkartu zeraten bezela, eztuanari emateko ere elkartu bear zerate, azkeneko ikustaldian agindu zenduten bezela.

- Bai, Jauna: baña beorri iltzerik ere ez genduke nai.

Eta nola esan zigun, emateko elkartasuna egiten genduanian, nai zuala il....